XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dantza Ganbara sei tokitan gauzatuko da apiril eta maiatzean zehar

Iaz sortutako Dantza Ganbarak aurrera darrai, indartsu.

Apiril-maiatzean zazpi aldiz gauzatuko da, ondorengo sei tokiotan eta Topaguneak antolatutako Kultur Errota izeneko zirkuitu barruan: Bera Bidasoa, Bilbo, Deba, Eibar, Laudio eta Aretxabaleta.

Iazko urrian sortu zen Dantza Ganbara.

Jakina denez, dantza tradizionalaren jardunari gozamenezko kutsua itzultzea du helburu ekimen honek.

Ikerfolk erakundeak sortua da eta Juan Antonio Urbeltz du arduradun nagusia.

Partehartzaileei, dantza tradizional erraz batzuk erakusten zaizkie, jai giro baten barruan beti ere.

Behe Nafarroako iautzi, sokadantza eta polka batzuk erakusten dira, hain zuzen ere.

Bera Bidasoan, esate baterako, ostiral honetan egingo da Dantza Ganbara.

Ondoren, hil honen 21ean, Bilboko Kafe Antzokian zertuko da; hilaren 23an, Deban; eta 25ean, Eibarren.

Maiatzean zehar beste hiru ekitaldi izango dira, Laudio, Aretxabaleta eta Bilboko Kafe Antzokian berriz ere.

Orain arteko hamabost ekinaldietan, jendetsuenak Kafe Antzokikoak izan dira, ehun lagun ere bildu direlarik.